Select Page
Volver

Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legea indarrean sartu zenetik urtebete igaro da, eta LKS Next Legalek, zuzenbide kooperatiboan erreferente den aldetik, araudi kooperatibo berri hori aplikatzeko eta garatzeko balantzean eta esperientzian parte hartu nahi du.

Horretarako, jardunaldi bat antolatu dugu datorren irailaren 21ean Donostian (Miramar Jauregian), EHUren Udako Ikastaroen barruan. Bertan, gure legelari adituek beren ikuspegia emango dute, legearen aplikazioaren esperientziatik abiatuta.

Gainera, saioa aprobetxatuko dugu kooperatiba-egitura juridikoa jarduera ekonomikoak gauzatu ahal izateko funtsezko egitura juridiko edo antolaketa-formula gisa ikusarazteko, bereziki energia-komunitateen esparruan, EBren Next Generation funtsen bidez bereziki lagundutako trantsizio energetikoaren prozesuan edo udal-zerbitzuak emateko lankidetza publiko-pribatuaren esparruan.

Jardunaldian parte-hartzeko bi aukera daude, aurrez aurre edo telematikoki egin daiteke; aurrez aurreko saiora joan nahi izanez gero, lehenbailehen izena ematea gomendatzen dugu, edukiera mugatuta dagoelako.

Jardunaldian, gure adituez gain, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok parte-hartuko du.

 

Jardunaldiaren egitaraua honako hau izango da:

 – 9:15.  Jardunaldiaren aurkezpena:

  • Martin Recalde. LKS Next Legaleko zuzendaria.
  • Alberto Emparanza. Merkataritza Zuzenbideko katedraduna. LKS Next Legaleko bazkidea.

– 9:30.  Euskal enpresa kooperatiboen esperientzia EKL berrira egokitzen: sozietate- eta lan-ikuspegia

 Jon Lacunza. LKS Next Legaleko sozietate-arloko abokatu espezialista

  • Josu Agirre. LKS Next Legaleko lan-arloko abokatu espezialista

– 10:30. Solasaldia.

 – 10:45.  Etenaldia. Kafea.

– 11:15.  Kooperatiba, jarduerak eta zerbitzuak gauzatzeko antolaketa-formula egokia: energia-komunitateak eta/edo udal-zerbitzuak.

 Eneko Anzuola. Administrazio arloko abokatu espezialista.

  • Jon Lacunza. Abokatu espezialista sozietate-gaietan.

–  12:15.   Solasaldia.

– 12:30.     Amaierako hitzaldia. “EEL eta bere garapen-erregelamenduen egungo egoera”.

  • Elena Pérez Barredo. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

–  13:00.  Jardunaldiaren amaiera.

 Izena emateko, sartu esteka honetan:

 

 

 

 

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri