Select Page
Volver

2022ko martxoaren 28an, Garraldargi proiektua abian jartzeko ekitaldi formala egin zen. Energia komunitateko proiektu kooperatibo bat da, Garralda herritik eta herriarentzat (Nafarroa) sortua, buru-belarri inplikatuta egon diren hainbat eragileren bitartez: Nafarroako Gobernuaren eta Nasuvinsa erakunde publikoaren babespean, eta ANEL – Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresek, ESEKI ingeniaritzak eta LKS Next LEGALek, Zuzenbide Kooperatiboan eta Administratiboan duen aditu juridikoaren bitartez, emandako laguntza tekniko, juridiko eta erlazionalarekin.

Ekimen hori da Nafarroan eratu den tokiko lehen energia komunitatea. Toki ekimeneko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiba gisa eratu da, eta beste energia komunitate batzuetatik bereizten da, bazkideen autokudeaketagatik eta parte hartzeagatik; izan ere, kontsumitzaileen arteko hornidura barne sare propio baten bidez egingo da, eta, horri esker, herritarrek urtean %80 energia propioa izango dute.

Garraldargi ekimen originala da, energia komunitatearen eredu desberdina, Nafarroan eta Estatu osoan erreferentzia dena izateko aukera ematen diguna. Garraldargi proiektuak balio erantsi handiko garapen juridikoa behar izan du LKS Next LEGALen aldetik, Nafarroako Kooperatiben Foru Legea egokitzen laguntzera ere iritsita, pertsona juridikoak bazkide kontsumitzaile izan daitezen, bai eta Foru Gobernuak ezarri beharreko araudi administratiboa idazten ere lagunduta.

Ekitaldian Ignacio Ugalde ANELeko presidenteak adierazi zuen bezala, Garraldargi “Nafarroan aitzindaria den Gizarte Ekonomiako tresna bat da, lankidetza publiko-pribatua sustatzen duena; tokiko enplegua sortzen duen eta lurraldeari errotzen zaion energia eredu iraunkorra”.

Garraldako ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Nafarroako Gobernutik, Jose Maria Ayerdi presidenteordeak, Mikel Irujo kontseilariak eta Uxue Itoiz Industriako zuzendari nagusiak; eta toki mailan, Gurutz Gorraiz Garraldako alkatea eta Angel Luis Mandacen Garraldargi, S.Coop.eko presidentea izan ziren bertan.

LKS Next LEGALen aldetik, ekitaldian egon ziren Jon Lacunza, abokatua eta Arlo Sozietarioko arduraduna, eta Ziortza Garcia, Administrazio Zuzenbidean eta energiaren sektorean aditua den abokatua.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri