Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua garatzen ari dira. Proiektu hori blockchain teknologia erabiliz hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat da, haien benetakotasuna bermatzeko.
Blockchain teknologia erabiliz, sektore hori digitalki eraldatu ahal izango da prozesu automatizatu eta eraginkorragoetara, ikasle- eta lan-bizitza osoko jarduera eta ikastaro ugariri buruzko ale fineko ziurtagiri digitaletara, eta, batez ere, edozein enplegatzailek erraz egiazta ditzakeen faltsifikaezinezko ziurtagirietara.
CERTICLOUD egoteak, lehenik eta behin, prestakuntzaren eta kontratazioaren sektoreko kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du, enplegu-atarietako informazioari egiazkotasuna emanez. Gainera, proiektua sustatzen duen partzuergoak balio erantsiko hainbat zerbitzu sortzea aurreikusten du bigarren fase batean.
Proiektua 2021etik 2023ra bitartean garatuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Hazitek programaren eta Europar Batasunaren (EGEF) finantziazioa jaso du.