- Proiektua: ADAGIO
- Programa: HAZITEK 2023
- Expediente Zb.:ZL-2023/00649
LKS, ATHLON, CODESYNTAX, KREAN, ONDOAN eta SMART STRATEGY FOR COMMUNICATION enpresek osatutako partzuergoa ADAGIO proiektua garatzen ari da VICOMTECH Zentroaren laguntzarekin.
ChatGPT merkaturatzeak eragin handia izan du bai esparru akademikoan, bai enpresan. Ikusmin handia sortu da Adimen Artifizial Sortzailearen teknologia erabilera profesionaleko hainbat kasutan aplikatzeko aukerei buruz.
ADAGIO proiektuaren helburu nagusia da Adimen Artifizialeko eta Large Language Modelseko (LLM) teknologien bidez eremu espezifikoetara egokitu daitekeen testua automatikoki sortzeko sistema bat ikertu eta garatzea.
ADAGIO proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.