Select Page
Volver

Ekainaren 19an “Kooperatiba, berrikuntza teknologikorako egitura egokia, pertsonentzat eta gizartearentzat onuragarria” jardunaldia antolatu dugu Donostiako Miramar Jauregian.

UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan antolatutako edizio berri honetan, kooperatibak enpresek gaur egun dituzten erronkei aurre egiteko dituen aukerak aztertuko dira. Berrikuntzari begira, hainbat profesionalek beren ikuspegia eta esperientzia partekatuko dute enpresek dituzten erronka teknologikoei, pertsonen kudeaketari eta gobernantzari eta iraunkortasunari buruz.

Jardunaldiari hasiera emateko, Agustin Markaideri elkarrizketa egingo zaio, “kooperatiba enpresa-berrikuntzarako eta pertsonei arreta emateko tresna gisa”-ren inguruan duen esperientzia eta ikuspegiak partekatuz. Era berean, hiru mahai-inguru izango dira, bakoitza gai jakin bati buruzkoa:

1.- Kooperatiba eta berrikuntza teknologikoa

  • Joane Montero | LKS NEXT LEGAL. – Merkataritza Arloko arduraduna (Moderatzailea)
  • Marcelino Caballero | IKERLAN – Merkatu eta Proiektuen zuzendaria
  • Daniel de los Toyos | EIKA – I+G+B zuzendaria
  • Eduardo González | GALBAIAN – Bazkide sortzaile eta patenteen aholkularia
  • Maikel Hernández | LKS NEXT LEGAL – Merkataritza Arloko abokatua

2.- Kooperatiba eta pertsonak: talentua erakartzea eta mantentzea

  • Jaione Badiola | LKS NEXT LEGAL – Lan arloko arduraduna (Moderatzailea)
  • Unai Viscarret | IKERLAN – Pertsonen zuzendaria
  • Ainhoa Solozabal Arantzamendi | BOGAN (AGINTZARI) – Pertsonen zuzendaria
  • Ander Sansinenea | LKS NEXT – Pertsonen Aholkularitzako zuzendaria

3.- Kooperatiba eta gizartea: gobernantza eta jasangarritasuna

  • Jon Lacunza | LKS NEXT LEGAL – Sozietate Arloko arduraduna (Moderatzailea)
  • Alfredo González | MAIER Taldea – Finantza-zuzendari ohia eta enpresetako kontseilaria
  • María Dolores López | COVAP – Komunikazio eta Jasangarritasun zuzendaria
  • Carlos Arango | ERSE – Espainiako Iraunkortasun Zuzendarien Elkarteko Zuzendari Nagusia
  • Gonzalo Fornos | AERCE – Erosketa, Kontratazio eta Hornikuntza Profesionalen Espainiako Elkarteko presidentea

Jardunaldia amaitzeko, galdera-erantzunen saio bat egingo da, publikoari irekia, bai eta lunch bat bertaratuei zuzendua, adituekin elkartu eta landutako gaietan sakontzeko aukera paregabea eskainiz.

Informazio gehiago eta izena emateko esteka: https://www.uik.eus/eu/jarduera/cooperativa-como-estructura-idonea-innovacion-tecnologica-beneficiosa-personas-sociedad

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri