Select Page

Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Fundazioak irabazi asmorik gabeko erakundetzat hartzen dira, fundatzaileen borondatez beren ondarea interes orokorreko helburuei modu iraunkorrean lotuta dituzten erakundetzat. Jatorrian, ongintza eta laguntza jarduerei lotuta agertu ziren batez ere, baina gaur egun, hainbat eremutara zabaldu dituzte beren jarduerak, hala nola hezkuntzara, ikerketara eta berrikuntza sozialera.

Urteetan metatutako esperientzia zabalaren ondorioz, LKS Next Legalen badakigu zein diren fundazioek, elkarteek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek dituzten ezaugarri bereziak, funtzionamendua eta beharrak. Hainbat espezializaziotako abokatuen talde bat dugu, asmorik gabeko erakundeei sarritan aholkularitza ematen diena.

Arlo sozio-ekonomikoan gero eta garrantzi handiagoa duten erakunde horiei zuzendutako aholkularitza juridikoa

Hauxe eskaintzen dugu arlo honetan:

  • Fundazioak eratzeko prozesua.
  • Fundazioen formalitate espezifikoak betetzea, hala nola Fundazioen Babesletzari eskatutako komunikazioak edo autokontratazio espedienteak.
  • Patronatuetako idazkaritza eginkizunak.
  • Zerga eta lan arloetako aholkularitza espezializatua, irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.
  • Administrazio Zuzenbidean espezializatutako aholkularitza, fundazioen izaera publikoagatik eta kontratazio publiko eta pertsonaleko araudiak aplikatzeagatik.

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

Martin Recalde Llanos

Abokatua - LKS Next LEGALeko Zuzendaria

mrecalde.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri