Select Page

I+G eta kulturaren finantzaketa pribatua

LKS Next Legal erakundeak aholkularitza integrala ematen du enpresek eta era guztietako erakundeek egindako I+G jardueren eta proiektu kulturalen finantzaketa pribatuko prozesuetatik eratorritako alderdi juridiko eta tributarioetan, eta araudiak aurreikusitako formula posible guztietan.

Era berean, LKS Next Legalen, araudiak aurreikusten dituen egitura juridiko optimo guztiak artikulatzeko gaitasuna dugu, I+G eta kultura proiektu horiek finantzatzeko finantza baliabideen kaptazioa errazteko. Eta, beste partner batzuekin lankidetzan, LKS Next Legal erakundeak finantzaketa lortzeko beharrezkoak diren baldintza juridiko-tekniko guztiak betetzeko aholkularitza ematen du.

I+Gko proiektuak finantzatzeko egitura fiskal aproposa

G​ure eskaintzan gai hauei buruzko aholkularitza sartzen da, batez ere:

  • Zergen planifikazioa Sozietateen gaineko Zergako kenkaria aprobetxatzeko.
  • Baliabideak eskuratzeko modu egokia egituratzea (zuzenean eskuratzea, AIEren bidez zeharka eskuratzea, etab.)
  • Finantzaketa eragiketaz interesatuta dauden inbertsiogileekin negoziatzea.
  • Enpresari aholkuak ematea inbertsiogileekiko kontratu harremanen gainean.
  • Aholkularitza osoa hirugarrenen ziurtagiriak lortu arte, eta txosten motibatuak, kasua bada.
  • Proiektu auditoriak egitea.

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

César Vidal Martínez

Abokatua eta Fiskal-Arloko Arduraduna

cvidal.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri