Select Page
Volver

Azken urteotan, teknologiak talentua errekrutatzeko eta hautatzeko prozesu tradizionalak nola eraldatu dituen ikus dugu. Iraultza horren erdigunean adimen artifiziala (AA) dago, eraginkortasuna, zehaztasuna eta abiadura agintzen dituen tresna. Baina enpresek hautagaien bilaketa optimizatzeko sistema aurreratuak ezartzen dituzten heinean, profesionalak ere ari dira, euren profilak hobetzeko eta «gerra» honetan nabarmentzeko helburuz, arma teknologikoez jabetzen. Zeintzuk dira bando bakoitzaren armak? Eta nola eragingo diote talentu hautaketaren etorkizunari?

Eraldaketa digitala gauzatzen lagundu die enpresei LKS Nextek, langileak hautatzeko prozesuetan AA integratuz eta teknologia horrek erakundeei eta hautagaiei nola eragiten dien gertutik ikusiz. Jarraian, gerra teknologiko honetan giltzarri diren armak zein diren eta bi aldeek euren helburuak lortzeko AA nola erabiltzen duten aztertuko dugu.

Enpresa bandoaren armak: AA talentua hautatzeko

Hautaketa prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko, AA erabiltzen hasi dira enpresak. Tresna teknologikoek abantaila ugari eskaintzen dituzte, kontratazio denbora murriztetik alborapen inkontzienteak minimizatzeraino. Erakundeak erabiltzen ari diren «arma» ohikoenetako batzuk hauek dira:

  1. AA bidezko hautagaien jarraipen sistemak (ATS)

Applicant Tracking Systems (ATS) delakoak ez dira tresna berriak, baina AAk horien funtzionaltasuna hobetu du. Sistema horiek, eskaerak arakatu eta hautagaitzak antolatzeaz gain, orain algoritmo aurreratuak erabiltzen dituzte curriculumak hitz gako, esperientzia garrantzitsu eta beste metrika espezifiko batzuen arabera automatikoki sailkatzeko. AA mota horrek profilak segundotan iragazten ditu, eta aurrez ezarritako irizpide batzuk betetzen ez dituzten hautagaiak ezabatu.

LKS Nexten, gure bezeroentzako ATS aurreratuak inplementatu ditugu, eta haien hautaketa prozesuen eraginkortasuna nabarmen hobetu dugu, batez ere lanpostu bakar baterako ehunka edo milaka eskaera jasotzen dituzten enpresetan. Hala ere, horrek dituen arazoez ere kontziente gara, etorkizun handiko profil batzuk behar baino lehen iragazi baititzakete sistema automatizatu horiek. Teknologia horiek egungo heldutasun egoeran hartzeak arrisku handiak ditu eta tresnen fidagarritasun mailak oso desberdinak dira.

  1. Bideo-elkarrizketen azterketa

Elkarrizketen eremuan ere sartu da AA. Enpresa batzuk aurpegia ezagutzeko algoritmoak, eta gorputz hizkuntzaren analisia erabiltzen ari dira bideoan grabatutako elkarrizketetan gaitasun bigunak, emozioak eta trebetasun komunikatiboak ebaluatzeko. Sistema horiek ahots-tonuan edo aurpegiko adierazpenetan ñabardura txikiak antzeman ditzakete, estresa, konfiantza edo lidergo trebetasunak adieraz ditzaketenak.

LKS Nexten ikusi dugu teknologia horiek, etorkizun handikoak izan arren, tentuz erabili behar direla. Automatizazioak prozesua arindu dezake, baina alborapenak sortzeko arriskua dago algoritmoak ondo entrenatuta ez badaude edo eredu horiek eraikitzeko erabilitako datuak nahikoa izan ez, edo okerrak badira. Ez dugu ahaztu behar pertsonei eragiten dieten erabakiak hartzen dituztela, eta inolako giza esku-hartzerik gabe AAn oinarritzea salagarria da etikoa ez delako.

LKS Nexten IA SELECT garatu dugu, talentuaren hautaketan Euskadiko aurrerapen nabarmenetako bat, hau da, lan-elkarrizketetan hautagaien nortasuna aztertzen duena adimen artifizialaren bidez. Beste irtenbide batzuetan ez bezala, IA SELECT elkarrizketatutako pertsonen lengoaiaren eta sintaxiaren azterketan zentratzen da, hipotesi lexikoan oinarrituta, eta horrek nortasuna zehatz eta alborapenik gabe ebaluatzeko aukera ematen du. Horrek proba gehigarrien beharra ezabatzen du, ekitatea hobetuz eta kontratazio denbora murriztuz, baina, betiere, giza baliabideetako profesionalaren iritziaren osagarri gisa erabiliz.

Gainera, IA SELECT haratago doa, ezkutuko talentuak identifikatzen lagunduz eta erabakiak hartzerakoan objektibotasun handiagoa bermatuz. Nortasun eredu prediktiboak sortzean, enpresek, trebetasun teknikoetara ez ezik, antolaketa kulturara ere egokitzen diren hautagaiak hauta ditzakete, eta horrek nabarmen hobetzen du taldeen integrazioa.

Hautagaien bandoaren armak: nola erabiltzen duten AA nabarmentzeko

Hautagaiek ere tresnak badituzte gerra honetan.  Enpresek beren prozesuak AArekin optimizatu dituzten heinean, profesionalak tresna teknologikoak eurenganatzen ari dira hautatuak izateko aukerak handitzeko.

  1. ATSrako curriculumak optimizatzea

Hautagaiek erabiltzen duten «arma» nagusienetako bat curriculum optimizatzaileak dira. Tresna horiek automatikoki doitzen dituzte curriculumak ATSen iragazkiak gainditzeko. Lanpostuen deskribapenak aztertzean eta gako hitzak ateratzean, hautagaiek gai gisa sailkatuak izateko beharrezkoak diren irizpideak betetzen dituztela ziurta dezakete.

  1. AA bidezko elkarrizketa prestatzaileak

Hautagai batzuk AA erabiltzen ari dira elkarrizketetan duten errendimendua hobetzeko. InterviewAI edo Yoodli bezalako plataformek profilak eta sektoreak bereizteko galdera prediktiboak dituzten elkarrizketak simulatzen dituzte, eta elkarrizketatutako pertsonen erantzunak aztertu ondoren, baita edukia eta aurkezpena hobetzeko moduari buruzko iradokizunak eman ere.

  1. Online profil sortzaileak

Online duten presentzia hobetzeko ere AA bidezko erramintak erabiltzen dituzte hautagaiek. LinkedIn optimizers-ek erabiltzaileen profilak aztertzen ditu eta hobekuntzak iradokitzen ditu profesional errekrutatzaileentzat ikusgarriagoak izan daitezen, eta hautagaien eskaintza garrantzitsuekiko esposizioa maximizatuz.

Ondorioa: AA eta gizakien arteko lankidetza, hautaketaren etorkizuna

Talentuaren aukeraketarako AAren arma-gerra honetan, benetako irabazlea bi munduetako alderdirik onenak konbinatzen dakiena izango da: teknologiaren eraginkortasuna eta zehaztasuna eta giza enpatia eta judizioa. LKS Nexten ustez, AAk ez ditu langileak hautatzen dituzten profesionalak ordezkatuko; erabaki informatuagoak eta estrategikoagoak hartzeko tresna ahaltsuak emango dizkie.

Egunaren amaieran, aukeraketaren arrakasta ez da soilik tresna teknologiko onenak erabiltzean oinarrituko, hautagaiak datu multzo bat baino gehiago direla ulertzean baizik. Teknologia modu etiko eta eraginkorrean erabiltzen laguntzen diegu enpresei, AAk giza balioa indartu bai, baina inoiz ordezkatuko ez duela ziurtatuz.

Ander Carrasco

Business Unit Manager

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri