Irailaren 14an, ekintzailetza kooperatiboari buruzko jardunaldi berri bat egingo da, LKS Next Legalek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua, UPV/EHUren UIK Udako Ikastaroen barruan.
Aditu eta profesional nabarmenen parte-hartzearekin, jardunaldiak eztabaida aberasgarria sortuko du gizarte-ekonomiaren potentzialari buruz, enpresa-jarduera eta negozio berrien ekintzailetza ikuspegi sozial eta iraunkorrago batetik bultzatzeko formula egoki gisa.
Jardunaldian parte hartuko dute, lehenik eta behin, beren jarduera berriki hasi duten gizarte-kooperatibetako arduradunek, beren esperientziak azalduz, bai eta abian jarri berri diren teknologia-izaerako kooperatiba-erakundeetako ordezkariek ere, ekimen horiek gauzatzeko izan dituzten erronkak azaltze aldera. Bigarrenik, enpresa-ekimen berrietan inbertsioak sustatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuen ordezkariek parte hartuko dute, beren inbertsioak kooperatibetan bideratzeak dituen abantailak nabarmentzeko. Azkenik, enpresak sustatzeko kooperatibaren araubidea aztertuko da, berariaz sortu baita ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko.
Ikusi programa osoa eta izena eman esteka honetan!