Select Page

Hartzekodunen konkurtsoa eta kaudimengabeziak

LKS Next Legalen diziplina anitzeko talde bat dugu, enpresen berregituraketetan aditua, eta aholkularitza ematen die zailtasunak eduki eta aurre konkurtsoko eta/edo konkurtsoko konponbideak behar dituzten enpresei, bai ekoizpen unitate autonomoak eskuratzeko interesa duten edo bezeroen eta hornitzaileen konkurtso egoeren eraginpean egon daitezkeen enpresei ere.

Gure abokatuak konkurtso prozedura ugaritako gidari eta parte hartzaile izan dira, eta esperientzia handia dute konkurtsoan dauden interes guztien defentsan, bai krisian dauden enpresena, bai krisian dauden erakundeak edo horien ekoizpen unitateak eskuratzeko interesa dutenena, bai hirugarrenen konkurtsoek eragindakoena.

KRISI EGOERETAN, ESPERIENTZIA HANDIA DUGU KONKURTSO AURREKO IRTENBIDEETAN ETA KONKURTSO PROZEDUREN ZUZENDARITZAN. GURE BEZEROEN KREDITUEN DEFENTSAN AHOLKATZEN DUGU.

Horretarako guztirako, hauxe da gure jarduera:

  • Konkurtso prozesuetan eragindako hartzekodunei aholkularitza ematea (merkataritza kontratuen jarraitutasuna eta/edo suntsiarazpena, kredituak aitortzea eta kobratzea, bermeak betearaztea…).
  • Konkurtso aurreko egoeretan aholkularitza ematea, krisialdian dauden sozietateak berregituratzeko edo zorra birfinantzatzen laguntzeko eta horretarako akordioak formalizatzeko, finantza berregituraketen arduradunekin.
  • Prozedura kolektiboen konkurtso egoeretan eta konkurtso aurreko egoeretan aholkularitza ematea, dela lan baldintzak aldatzeko prozedurak izan, dela lan kontratuak amaitzeko izan, dela aldi baterako enplegu erregulazioari buruzkoak izan. 
  • Konkurtso egoeran dauden enpresentzako aholkularitza integrala eta konkurtso prozeduren zuzendaritza letradua.
  • Administratzaileen erantzukizuna konkurtso egoeretan.

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Galderarik baduzu, galdetu guri.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri