Select Page
Volver

LKS Next talde teknologikoak, 650  langile baino gehiago dituen euskal aholkularitzak, LKS Next GobTech markarekin merkaturatuko du Administrazio Publikoen digitalizaziora bereziki bideratutako balio proposamena.

Asmoa da aholkularitza taldea erreferenteetako bat izatea Euskadin eta Estatuan administrazio publikoen eraldaketa digitalean ere. LKS Next GobTech, bere jatorri kooperatibo eta jasangarria batzen duten balioetatik sortu da, tokiko gobernuei, autonomikoei edo estatuko administrazio desberdinei laguntzeko behar den hurbiltasunarekin, teknologiak eskaintzen dituen aurrerapen eta esperientzia globalak emanez.

Marka berriaren bidez, sektore publikorako prozesu espezifikoak digitalizatzeko zerbitzu eta soluzio berriak garatu eta eman nahi dira, baina baita administrazio publikoetan integratutako erakundeei ere (terminologia teknologikoan, “Administrazioa 4.0” edo “e-Administrazioa” ere esaten zaio), bai Euskadikoei, bai Estatuko gainerakoei ere.

Gaur egun, negozio arlo honek 6 milioi euro inguruko hasierako fakturazioa du soluzio eta zerbitzu teknologikoetan, 2022an taldeak izan duen fakturazioaren % 10. LKS Next-ek EJiE, Lanbide, IZFE, Osakidetza, ETS, Metaposta, Bilboko Udala edo Izenpe bezalako erakundeak ditu bezero Euskadin.

“LKS Next GobTechek -azaldu du Elena Zarragak, LKS Next taldeko zuzendari nagusiak- sektore publikoan jarduera digitala sustatzeko taldeak duen estrategiari erantzuten dio, non soluzio eta teknologia proposamen zabal batekin hazi nahi dugun, euskal autonomia eremuari ez ezik Estatuko gainerako administrazio eta gobernuei ere erantzuteko”.

Incorporación de Ricardo del Corteren izendapena

Apustu hau indartzeko eta sendotzeko, LKS Next GobTechek Ricardo del Corte izendatu du bere garapenaren arduradun. Indargune izango da jarduera honen arrakastarako, sektore publikora bideratutako teknologia enpresen zuzendaritzan eta zerbitzu teknologikoen sozietate publikoetan, hala nola, IZFEn eta BilbaoTIKen, Eraldaketa Digitaleko arduradun kargua betez eskuratu duen esperientzia zabala.

Gainera, LKS Next GobTech martxan jartzearekin batera, taldeak bere instalazioak handitu ditu, Gasteizen duten kokapenari Bilboko erdigunean bulego berri batzuk gehituz. Handitze hori beharrezkoa da taldeak dagoeneko abian jarri dituen profesional kualifikatuen taldeak handitzeko. Guztira, LKS Next GobTechek 120 profesionali ematen die lana, datorren urterako 160ko aurreikuspenarekin.

  “LKS Next GobTechen hazkundea etengabea izango da datozen urteetan, sektore publikorako balio eskaintza berrituarekin”, nabarmendu du Ricardo del Cortek.

 LKS Next GobTecheko CEOaren iritziz, entseina berri horren estatuko merkatua estaltzeko anbizioak “eskatuko digu nahitaez Madrilen ere etengabeko presentzia izatera, eta horrek aukera emango digu administrazio zentraleko hainbat arlotan egoteko eta Estatuko gainerako sektore publikoan ondo posizionatuta egoteko”.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri