- Proyecto: EFENIA. Adimen artifizialaren bidezko eraginkortasun energetiko industrialerako kopilotua
- Programa: HAZITEK 2024
- Nº Expediente: ZL-2024/00516
LKS Next, ELAY-LAN, INDUSTRIAS TECNICAS DE LA ESPUMA eta ATEGI enpresek osatutako partzuergoa EFENIA proiektua garatzen ari da ISEA Zentroaren laguntzarekin.
Industriako produkzio-prozesuetatik datozen datuak denbora errealean jasotzeak eta Adimen Artifizialeko teknologien bidez aztertzeak aukera handiak eskaintzen ditu industria hobetzeko Fabrikazio Aurreratuaren ildo estrategikoan.
EFENIA proiektuaren helburu nagusia datuak instalazioan jasotzeko eta denbora errealean modu adimendunean aztertzeko sistema bat ikertu eta garatzea da, instalazioaren energia-kontsumoa optimizatzeko argibideak emateko eta anomaliak detektatzean oinarritutako mantentze prediktiboa egiteko gai izango dena.
EFENIA proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du