Select Page
Volver

LKS Next talde teknologikoak datozen urteetan balio erantsi eta hazkunde handia izango duten arloetan hazten jarraitzeko asmo estrategikoa garatzen jarraitzen du. Oraingoan, Industria Digitalaren esparrua aukeratu du, “Smart Factory” izenez ere ezaguna dena, eta erreferentziazko profesional berriak sartuz indartu duena.

Ander Cortaberriak gidatuko du bera sartu ondoren osatutako talde berria. PriceWaterHouseCoopers (PWC), Sisteplant eta Axpe Consulting taldeetan egin du bere ibilbidea, beti ere erantzukizun handiko lanpostuetan. Berarekin arituko dira Paul de Gomendiourrutia eta Mabel Cagide, biak ere prozesuen hobekuntzan eta digitalizazio industrialean esperientzia eta ezagutza handikoak.

Kide berri horiek taldera sartuta, LKS Next azken urteotan egiten ari den Smart Factory arloko soluzio teknologikoen hazkuntza eta garapeneko etengabeko prozesuari erantzungo zaio. Gaur egun, 750 pertsona baino gehiagoko plantilla du euskal talde teknologikoak, eta 2024an 800 profesional izan arte handitzea aurreikusten du.

Inbertsio horiek nazio mailako industria nabarmenetako proiektuen garapena ekarri dute, besteak beste, Digital Twin, Manufacturing Analytics, Quality Assurance, Intralogistics, Paperless Factory edo Manufactuing Asset Maintenance esparruetan, bai eta soluzio teknologiko propioak garatzea ere, hala nola, Lamassu, gailu industrialen arteko komunikazioa bermatzeko edo Nexphere, erreferentziazko IOT plataforma.

Elena Zárraga LKS Nexteko zuzendari nagusiak duela gutxi adierazi zuen “Digitalizazioa eta Jasangarritasun Industriala dira gure Industriaren bi gako lehiakorrak, eta, testuinguru horretan, ezagutza teknologikoa ezagutza operatiboarekin eta baldintza arauemaileekin hibridatzea funtsezkoa da. Talentuaren aldeko apustuak ikuspegi hori indartzen du LKS Nexten barruan”.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri