Otsailaren 13ko 12/2024 Dekretua argitaratu berri denez, administrazio autonomikoak badu jada zehapen-prozedura espezifiko bat, kooperatiba-arau substantiboa betearazteko, bai eta hura osatzen duen ikuskaritza-jardueraren harmonizazioa ere.
Une egokia da kooperatibok ikuskapen-zehazpenaren xede diren gaien betetze-maila ebaluatzeko. Zer betebehar ditugu? Zein da gure ez-betetze maila? Zer arrisku hartzen ditugu geure gain?
Hori guztia izango da informazio-jardunaldi honen edukia, kooperatibok aurrea hartu dezagun, bai eta, kooperatibaren araudia betetzea oinarria izango duen etapa berri honi aurre egin diezaiogun.
Webinarra, 2024ko martxoaren 20an, 09:30etatik 10:30etara.
Aurkezpena: Alberto Emparanza Sobejano, LKS Next Legal-eko bazkide laguntzailea, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna eta dekanoa.
Hizlariak: LKS Next Legal-eko zuzenbide kooperatiboan espezializatutako abokatuak:
- Andere Arriolabengoa Bengoa, Lan eta Kooperatiba Zuzenbidean aditua den abokatua.
- Beñat Salaberria Osa, Sozietario eta Kooperatiba Zuzenbidean den abokatua.