LKS Next Taldeak eta ADASTRA VENTURESek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute, bi erakundeen apustu estrategikoa indartzeko, enpresa-sareari I+G+b jarduerak finantzatzen laguntzeko.
LKS Next Legal, LKS Next Taldeko kide gisa (650 pertsonatik gora dituen eta zerbitzu profesionalak ematen dituen taldea) eta Adastra Ventures, Madrilen eta Iruñean egoitzak dituen finantza-aholkularitzako marka, berrikuntzara, dibertsifikaziora, lankidetzara eta enpresa-hazkuntzara bideratua, elkarlanean ari dira duela 4 urtetik I+G+b proiektuak finantzatzeko irtenbideak ematen dituzten eragiketak garatzen. Duela gutxi, bi erakundeek Joint Venture akordio berri bat sinatu dute, jarduera hori garatzearen aldeko apustu estrategikoa indartzeko.
Bi erakundeek esperientzia handia dute arlo horretan, erreferenteak baitira, eta 50 milioi eurotik gorako balioa duten 50 proiektu baino gehiagoren finantzaketan parte hartu dute. Enpresa onuradunak industria-sektorea, sektore aeroespaziala, bioteknologikoa, osasuna eta nekazaritza izan dira, batez ere.