Select Page
Volver
  • Shanghaiko IPO Pang Xingpurekin sinatutako lankidetzak Txinan interesak dituzten enpresei eta Espainian interesak dituzten Txinako enpresei zerbitzu juridikoak eskaintzea ahalbidetuko dio LKS Next LEGALi .
  • Hitzarmenak, izaera mugagabea duenak, lankidetza estua ahalbidetuko die enpresa biei, bakoitzak dituen bezeroei zerbitzu hobea eman ahal izateko.LKS Nexten lege arloan 33 profesionalez osatutako lan taldea ari da lanean, eta 3,3 milioi euro inguru fakturatzen ditu.

LKS Next LEGALek lankidetza hitzarmena sinatu du Txinako abokatu bulego batekin

LKS Nextek – Mondragon korporazioko aholkularitza taldea- nazioartean ematen dituen zerbitzuak indartu ditu, Shangaiko IPO Pang Xingpu abokatu taldearekin sinatutako hitzarmenari esker, zeinak ibilbide luzea egina baitu Txinan nazioarteko enpresei lege aholkularitza eskaintzen. Hitzarmenari esker, LKS Next LEGALek Espainian kokatutako enpresa txinatarrei ere eman ahal izango die zerbitzua. Aldi berean, balio erantsi handiko zerbitzu juridikoetara iristen lagunduko die euskal enpresako bezeroei, Asiako herrialde erraldoian dituzten negozioetan.

LKS Nextek, zeinak Aholkularitza, Teknologia, Lege arloa eta Financial Solutions & Corporate arloa dituen, lankidetza hitzarmena sinatu berri du IPO Pang Xingpu bulego juridikoarekin. Enpresa txinatarra orain dela 30 urte sortu zuten Shanghain, Txinako hiriburu ekonomikoan.

LKS Nexteko lege arloan 30 profesional baino gehiagok lan egiten dute, Bilbon, Donostian eta Arrasaten (Gipuzkoan) dituen bulegoetan. LKS Nexteko negozio unitate honek 3,3 milioi euro fakturatzen ditu, eta zerbitzu juridiko espezializatuak eta lege arloko aholkularitza integrala eskaintzen dizkie enpresei eta sektore publikoko erakundeei.

“Txinako bulego juridiko garrantzitsua den IPO Pang Xingpurekin sinatu dugun hitzarmenak bi erakundeei ahalbidetuko die lankidetza estuan aritzea eta balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea bakoitzak bere bezeroei zerbitzu onena eskaini ahal izateko, Espainian nahiz Txinan. Apustu bat gehiago, gure bezeroei zerbitzu juridiko hobea eskaintzeko edozein lurraldetan”, azaldu du LKS Next LEGALeko zuzendari Martin Recaldek.

Horrela, euskal aholkularitza taldeak Espainian kokatuta dauden enpresa txinatarrei eskaini ahal izango dizkie zerbitzuak. Era berean, IPO Pangek balio erantsi handiko zerbitzu juridikoetara iristen lagunduko die LKS Next LEGALeko bezeroei, Txinan dituzten negozioetan, esparru juridiko guztietan.

Hitzarmen honekin sendotu egin da LKS Next LEGALek bere bezeroei nazioartean laguntzeko zerbitzuen alde egindako apustua. Ildo horretan, 2018an euskal bulego juridikoa International Business Law Consortium sareko kide egin zen. Sare horrek prestigio handia du, eta bertan biltzen dira mundu mailako presentzia duten hainbat abokatu bulego.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri