- eAsamblea tresna integrala da, antolaketa, teknologia eta lege arloko hainbat osagai biltzen baititu.
- Tresnaren gakoa da eskubide guztiak, baita bozka ematekoa ere, telematikoki eta erabateko segurtasunez erabili ahal izateko euskarri teknologikoa eskaintzen diela bazkideei, dauden lekuan daudela. Eta gainera, bermatu egiten du Batzarraren eta Akziodunen Bilera Orokorra legezko balioarekin egitea.
- LKS Next urtetan ari da lanean bozka kontaketaren automatizazioan, besteak beste Laboral Kutxan, Oronan, Lagun Aron eta Ulman, eta lege esparruan, berriz, hainbat kooperatibatako Abokatu Aholkulari gisa.
Orain dela aste batzuetatik, Covid19aren osasun krisiaren eraginez, enpresa munduak larrialdi ekonomikoko egoera bati eign beharko dio aurre, baita antolaketa mailan ere. Erakundeak behartuta egon dira laneko eta gauzak egiteko barne paradigmak eta ohiturak aldatzera. Ohitura horietako bat zen Batzarrak eta Akziodunen Bilera Orokorrak antolatzearena, orain arte kideak bertan zirela egiten baitziren.
Egoera berriaren aurrean, LKS Next taldeak tresna integral bat garatu du, antolaketa, teknologia eta lege arloko elementu guztiekin, Batzar eta Akziodunen Bilera horiek berme juridiko osoarekin egin ahal izateko, baina modu telematikoan.
Tresna –eAsamblea izenekoa- Covid 19aren krisiaz haratago ere erabili ahal izango da, etorkizunean horrelako enpresa topaketak era telematikoan antolatzea ikaragarri haziko dela aurreikusten baita, era biak, bertan egotea eta telematika bidez egitea, barne. Tresna garatzeko LKS Next horrelako ekitaldien kudeaketaren gainean duen esperientzian eta ezagutzan oinarritu da, enpresa handietan, hala nola Oronan edo LABORAL Kutxan, bozkak kontatzeko tresnekin lege aholkulari zein aholkulari teknologikoa izanda.
eAsamblearen abantailak
Bere gako garrantzitsuena da geografikoki sakabanatuta duden pertsonen parte hartzerako euskarri teknologikoa eskaintzen duela, partaidetza eta onartutako erabakien baliozkotasuna bermatuta. Bazkideek eguneko aztergaiak ikusi eta deskargatzeko aukera dute eta, gainera, telematikaren bidez bileran parte har dezakete, eta bozka eskubidea erabili, segurtasun osoarekin.
Modu horretan, erremintaren bitartez nabarmen murrizten dira parte hartzaileen joan-etorriek eragindako kostuak, edota bilerak egiteko leku fisikoen alokairuarena ere.
LKS Nexten soluzioak, alde batetik, plataforma teknologiko zifratua du, bileraren transmisioa denbora errealean jarraitu ahal izateko, audioan eta bereizmen handiko bideoan, hizlariek elkarren artean hitz egin ahal izan dezaten. Beste aldetik, parte hartzaileen nortasuna baliozkotzeko euskarria ere badu (datuen babeserako neurriak zorrotz beteta), edo isilpeko bozka online erabiltzeko akreditazioa, horretarako bozkak zifratzeko teknikak erabiliz.
Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dira honako arlo hauetan: ekitaldiaren Diseinua eta Antolaketa, lege alorreko laguntza (eAsamblea bidezko bilera osoan, LKS Nextek Abokatu Aholkularia bertan egotea eskaintzen du, edo, kanpo aholkularitza juridikoa Zuzenbide Sozietarioan espezializatutako abokatuen bitartez), Marketina eta Komunikazioa. Era berean, aukera ematen du entsegu orokorrak egiteko, Batzarra grabatzeko edo estatistikak egiteko azken txostenak egin bitartean.
Informazio gehiago behar baduzu bidali mezu bat easamblea@lksnext.com helbidera edo bete ezazu ondoko formularioa eta gure taldea berehala jarriko da zurekin harremanetan.