- Akordio honen bidez, LKS Nextek indartu egingo du erakundeen kudeaketa prozesuak optimizatzeko arloa, zeinetan dagoeneko esperientzia handia duen.
- Finantza digitalizazioko prozesuetan espezializatutako Alemaniako taldeak, euskal aholkularitzarekin egindako aliantzari esker, iparraldeko eremuan duen posizioa indartu ahal izango du.
LKS Next aholkularitza taldeak akordio bat sinatu berri du enpresentzako finantza digitalizazioko prozesuetan espezializatua dagoen LucaNet alemaniarrarekin. Aliantza berri horri esker, bi erakundeek enpresa sinergia garrantzitsuak lortuko dituzte beren hazkunde eta garapen estrategietarako.
Finantza kudeaketan espezializatutako LKS Next taldearen negozioa den LKS Financial Solutions & Corporatek, lankidetza hitzarmena sinatu du LucaNet multinazional alemaniarrarekin. Enpresa hau finantza kudeaketarako softwarean espezializatutako multinazionala da, 1999an Alemanian sortua eta Espainiako merkatuan 2018tik presente dagoena.
LucaNet-en software nagusia FPM (Financial Performance Management, edo finantza errendimenduaren kudeaketa) tresna bat da, enpresa erabiltzaileei aukera ematen diena erakundeetan giltzarri diren finantza prozesuak automatizatzeko, hala nola kontsolidazioa, finantza plangintza edo reportinga.
Hain zuzen ere, LKS Next eta LucaNet-en arteko lankidetzaren arlo nagusietakoa kontsolidazio prozesuetakoa izango da. LucaNet-en tresnak aukera emango dio euskal taldearen (LKS FS&C) finantza aholkularitzako ekipoari, lan eremu eta finantza aholkularitzako zerbitzu berriak bere bezeroei eskaintzeko.
LKS FS&C – esperientzia handikoa finantza arloan enpresa garrantzitsuetan, horietako batzuk kotizatuta daudelarik – LucaNet-en FPM soluzioaren banatzaile eta ezarle bihurtzen da akordio honekin. LKS FS & C-ren zuzendari komertzial Andrés Bediak azaldu duenez, “enpresen funtsezko finantza prozesuen digitalizazioari dagokionez asko dago hobetzeko”.
Finantza digitalizazioko proiektu horiek ROI handia dute, eta nabarmen hobetzen dute lantzen dituzten enpresen kudeaketaren eraginkortasuna. Izan ere, lan mekanikoak eta zuzenketakoak egiten dituzten pertsonen dedikazioa askatu eta balio erantsi handiagoko zereginetarako bideratzea posible egiten dute; aldi berean, enpresaren finantza informazioaren kalitatea hobetzen da.
Akordio honekin, LKS Next taldeak enpresen finantza kudeaketaren digitalizazioaren eremuan duen posizioa indartzen jarraituko du, kontsolidazioaren eremuan abangoardiako teknologia duen akordioa baita.
Horrela, administrazio eta finantza sailei erantzun integrala emango zaie, beren diruzaintzako kudeaketa automatizatzeko, aurrekontuak egiteko eta kudeaketa kontrolatzeko edo gastuak ordaintzeko eta justifikatzeko prozesuak digitalizatzeko soluzioen bidez.