Zure erantzunen arabera, hau da zure erakundeak lortutako heldutasun digitalaren maila:
KONTZIENTEA
Kontzientea
Fase honetan, enpresak urrats garrantzitsua eman du eraldaketa digitala premiatzat hartzeko, nahiz eta prestakuntza eta kultura digitala oso urria izan oraindik ere. Ez dago kultura hori erakundearen maila guztietara zabaltzeko plan estrategikorik.
Komunikazioa kanal anitzekoa da, sail bakoitzerako isolatua, eta informazio-silo bereiziak daude, negozioaren hazkundea eta eraginkortasuna eragozten dutenak.
Mailaren ezaugarriak:
- Estrategia eguneratu behar da, ikuspegi digitalarekin, eta digitalizaziora bideratutako ekimen berritzaileak bultzatu behar dira
- Erakundeak gaitasun teknologiko eta tresna digital gutxi ditu
- Segurtasun digitaleko neurri gutxi (backupak, birusen aurkako softwarea…)
- Datuak eskuz kudeatzen dira, arloka
- Talde digital bat sortzea planteatzen ari da.
- Pertsonak digitalizazioaren erronkaren aurrean motibatuta agertzen hasi dira
- Trebetasun digitalak garatzeko prestakuntza plan bat lantzen ari da
- Zerbitzuen katalogoa aro digital berrira egokitzen hasi da.