Informazio gehiago

Zure erantzunen arabera, hau da zure erakundeak lortutako heldutasun digitalaren maila:

 

LIDERRA

Liderra

Fase honetara iristea lortzen duten enpresak beren sektoreko eraldaketa digitalean eredu dira, eta horrek balio erantsia ematen die lehiari dagokionez. Dagoeneko eraldaketa digitala menderatzen dute eta edozein aldaketarako erabat prestatuta daude. Kultura eta ikuspegia guztiz digitalak dira, eta lan egiteko modu malgu eta berritzaile berriak txertatzen dituzte.

Negozioa bezeroan oinarritzen da, kanal guztiak erabat garatuta daudelarik, eta ahalik eta pertsonalizazio handiena eskaintzen da.

Teknologia digitalak erabat integratuta daude, informazioa denbora errealean trukatzen da eta datuak masiboki ustiatzen dira. Gainera, datuak edozein ekiporen eskura daude, ez dago oztoporik erakundearen barruan.

Mailaren ezaugarriak:

 

  • Digitalizazioa oinarri duen eraldaketa eta berrikuntza estrategia, kontzientea eta baliabideekin lerrokatua
  • Erakundea erabat digitalizatuta dago eta zibersegurtasun plan bat dauka ezarrita
  • Erakunde osoan erabiltzen dira datuak denbora errealean monitorizatzeko eta bistaratzeko plataformak
  • Ekipoak pentsamolde eta ikuspegi digitalak dauzka. Diziplina anitzeko lantaldeekin berrikuntza sustatzea
  • Sistematizatutako prestakuntza plana dago erakundean
  • Soilik produktu/zerbitzu digitalekin egiten da lan
  • Kanpoko eragileekin elkarlaneko berrikuntza ekintzak egiten dira sistematikoki

Beste maila batzuk ikusteko, egin klik ikonoetan:

BISITA GAITZAZU!

Comparte en tus redes sociales:

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.