Select Page
Volver

Maiatzaren 8an, asteazkena, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kultura sustatzeko pizgarri fiskal berriak onartu ondoren, LKS Next Legal-etik #TaxZinemaGipuzkoa jardunaldia egin genuen atzo araudi berriari buruz eta araudi horrek ikus-entzunezkoen sektorean duen eraginari buruz hitz egiteko.

Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua, jardunaldian izan zen “lurraldeko ikus-entzunezkoen eta kulturaren sektorea sendotzea eta epe luzera lehiakortasuna bermatzea” helburu duten pizgarri fiskal berriak aurkezteko.

Mahai-inguruan María Luisa Gutiérrez, CEO Bowfinger International Pictures-en eta Egoitz Rodríguez, Baleuko-ko bazkide eta ekoizleak parte hartu zuten, ikus-entzunezko sektorean agertzen diren erronkei eta aukerei buruzko beren ikuspegia azaltzeko.

Bestalde, LKS Next Legaleko Tax zuzendaria den César Vidal eta Welaw-ko bazkidea den Fran Menéndezek, Euskadiko kultur sektorean inbertitzeko eszenatoki berriari esker sortu diren Tax Zinema proiektuen egituraketan duten ezagutza eta esperientzia partekatu zuten.

Ikus-entzunezkoen sektorearen potentzial eta inpaktu sozial gaitasunaz konbentzituta, ohore bat izan zen atzoko jardunaldia antolatzea.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri