Virtualware errealitate birtualeko soluzioetan liderra da, eta Euronext Growth Parisentzat garatuko duen uplistingaren berri emanda, Europako merkatuan duen posizioa indartzeko balioko dion urrats estrategikoa egin du. LKS Next eragiketa honen aholkularia izango da Growth Capitalen esparruan, planifikatzen eta gauzatzen lagunduz.
Virtualwareren eta LKS Nexten arteko lankidetza estuak, uplistingaren arrakasta bermatuko du, Euronext Growth Parisen debuta egiteko. Betiere, baldintza arautzaileak betetzen direla ziurtatuta eta egitura korporatiboa optimizatuta. Mugarri horrek, errealitate birtualaren sektorean Virtualwarek izan duen hazkundea nabarmentzeaz gain, LKS Nextek hedapen eta finantzaketa prozesu konplexuetan enpresa teknologikoak gidatzeko duen gaitasuna ere agerian utzi du.
Virtualwarek, uplisting horren bidez eta Euronext Growthek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, inbertitzaileen kopurua handitu eta Europako merkatuan duen presentzia indartu nahi du. LKS Nextek finantza aholkularitzan eta aholkularitza estrategikoan duen esperientziak lagundu egingo du Virtualwarek helburu hori lor dezan, enpresa berritzaileen eta aholkulari esperimentatuen arteko lankidetza eraginkorraren balioa erakutsiz.
LKS Nextek, horrela, bere driver teknologikoa sendotuko du jarduera arlo guztietan, eta erreferentziazko enpresa gisa kokatuko da teknologiak presentzia duen arloetan.
Gehiago jakiteko egin klik hemen: https://www.virtualwareco.com/es/news/uplisting-a-euronext-growth/