LEGAL
LEGAL
- LKS Next Legal
- Profesional legalak
- Zerbitzu espezializatuak
- Jardunbide-arloak
- Administrazioa
- Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
- Merkataritza-kontratazioa
- Sektore publikoko kontratazioa
- Kooperatiboa
- Energia
- Higiezinak
- Lana
- M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
- Auziak eta arbitrajea
- Jabego industriala eta intelektuala
- Sozietatea
- Zergak
- Hirigintza eta ingurumena
Auziak eta arbitrajea
LKS Next Legalen, nazio mailako zein nazioarteko prozedura judizialetan eta arbitraje prozesuetan aholkularitza ematen dugu eta prozedura eta prozesu horien zuzendaritza letraduaz arduratzen gara; nazioartekoetan, atzerrian ditugun bulego laguntzaileekin batera jarduten dugu.
Horretarako, LKS Next Legalen adituak ditugu prozedura judizialean edo arbitraje prozeduran eta auziaren gaian. Gainera, eta gaiak hala eskatzen duenean, diziplina anitzeko lantaldeak sortzen ditugu, beste eremu batzuetako abokatuekin osatuak. Horrek guztiak aukera ematen digu gure bezeroak gai konplexuenetan defendatzeko.
Gure profesional-taldearen ezagutza sendoei eta esperientzia handiari esker, gure bezeroen interesak defendatzen ditugu, orokotariko gatazka judizial eta arbitraletan
Esperientzia aitortua dugu prozedura oso garrantzitsuetan, honako gai hauetan:
- Enpresak bezeroekin eta hornitzaileekin dituen kontratu eztabaidak: kontratuak suntsiaraztea, kalteak, galerak eta zigorrak erreklamatzea edo kontratua betetzeko ekintzak.
- Zenbatekoen erreklamazioak: deklarazio eta betearazpen prozedurak, mota guztietako bermeen betearazpena.
- Sozietate zuzenbidearen eta zuzenbide kooperatiboaren berezko ekintzak: akordio sozialak aurkaratzea, administratzaileekiko erantzukizun akzioak, arbitraje kooperatiboak.
- Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Zuzenbidea: arau hausteak bertan behera uztea, eskubideak aurkaratzea, akordioak urratzea.
- Lehia desleialeko ekintzak: engainu, nahasmen edo sekretuak urratzeagatik, egintzak bertan behera uztea eta/edo ezabatzea edo kalte-galerak ordaintzea eskatuta.
- Lan gatazka kolektiboak eta indibidualak.
Profesionalak
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.