LEGAL
LEGAL
- LKS Next Legal
- Profesional legalak
- Zerbitzu espezializatuak
- Jardunbide-arloak
- Administrazioa
- Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
- Merkataritza-kontratazioa
- Sektore publikoko kontratazioa
- Kooperatiboa
- Energia
- Higiezinak
- Lana
- M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
- Auziak eta arbitrajea
- Jabego industriala eta intelektuala
- Sozietatea
- Zergak
- Hirigintza eta ingurumena
Higiezinak
Arlo horretan ematen diren zerbitzuak eraikinak sustatzeko, finantzatzeko, eraikitzeko eta erosteko prozesuekin zerikusia duten gaietan aholkularitza juridikoa ematera bideratzen dira, industria sektorea bereziki ezagututa eta prozesu horietan erlazionatuta dauden gainerako arlo juridikoen gainean, hala nola zerga arloaren, administrazio eta hirigintza arloaren eta sozietate arloaren gainean dugun ezagutzarekin osatuta.
Real estatearen (ondasun higiezinen) hainbat arlotan aholkatzen dugu; adibidez, higiezinetako eragiketetan, kontratazioan eta horiekin lotutako bermeetan
LKS Next Legalen aholkularitza espezifikoa eskaintzen dugu honen gainean:
- Lursailen eta/edo eraikinen salerosketako eragiketak eta oro har higiezinenak. Era horretako higiezin eragiketetan bermeak konfiguratzea, eta era guztietako errentamenduetan (ondasun higiezinak, negozioak…) aholkularitza ematea.
- Higiezin alderdiekin lotutako zerbitzuak, eraikinen erregularizazio juridikoa eta erregistrokoa eta Jabetza Erregistroarekin lotutako beste alderdi batzuk ere bai.
- Lurren banantzeekin eta elkartzeekin edo higiezin konplexuak edo jabetza horizontala eratzearekin lotutako irtenbideak.
- Higiezinen eragiketen egituraketa, kontratazioa eta finantzaketarekin lotutako bermeak.
- Lege arloko Due Dililgence integrala higiezinen eragiketetan.
- Higiezinen eragiketen zerga, administrazio, hirigintza eta erregistro alderdiak.
- Eraikuntza prozesuetan esku hartzen duten agenteekin lotutako erantzukizunak.
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.