LEGAL
LEGAL
- LKS Next Legal
- Profesional legalak
- Zerbitzu espezializatuak
- Jardunbide-arloak
- Administrazioa
- Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
- Merkataritza-kontratazioa
- Sektore publikoko kontratazioa
- Kooperatiboa
- Energia
- Higiezinak
- Lana
- M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
- Auziak eta arbitrajea
- Jabego industriala eta intelektuala
- Sozietatea
- Zergak
- Hirigintza eta ingurumena
Kooperatibak
LKS Next Legalek aholkularitza juridikoa ematen die kooperatiba sozietateei, lege ikuspegi guztietatik; bai sozietate ikuspegitik, bai kooperatiben berariazko zerga eta lan arloetatik. LKS Next Legalen aholkularitza kooperatiboaren barruan, honako hauek sartzen dira: legelari aholkulariaren lana, hainbat batzar orokorretan eta kontseilu errektoretan behin eta berriz parte hartuta; estatutu sozialak, barne araudiak eta beste edozein barne araudi idaztea eta berrikustea; eta egitura eta berregituraketa kooperatiboak diseinatzea eta gauzatzea.
Kooperatibismoaren ikuspegi guztiak ulertzen ditugu (sozietarioa, laborala eta fiskala), eta kooperatibetako jardunbide eta interpretazioak sakon ezagutzen ditugu
Hauxe da arlo horretan eskaintzen duguna:
- Kooperatiba sozietate mota guztiak eratzea.
- Era guztietako akordio sozialak lantzea, kudeatzea eta izapidetzea eta letradu aholkulariaren funtzioak egitea.
- Estatutu sozialak eta barne araudiak idaztea eta berrikustea.
- Kooperatiba sozietateen berezko zerga aholkularitza espezializatua.
- Bazkide langileen harreman sozietarioetan eta lan harremanetan aholkularitza espezializatua.
- Prozedura judizialetako eta arbitrajeetako zuzendaritza letradua.
Profesionalak
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.