LEGAL
LEGAL
- LKS Next Legal
- Profesional legalak
- Zerbitzu espezializatuak
- Jardunbide-arloak
- Administrazioa
- Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
- Merkataritza-kontratazioa
- Sektore publikoko kontratazioa
- Kooperatiboa
- Energia
- Higiezinak
- Lana
- M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
- Auziak eta arbitrajea
- Jabego industriala eta intelektuala
- Sozietatea
- Zergak
- Hirigintza eta ingurumena
M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
LKS Next Legalen, M&A eragiketei buruzko lege aholkularitza eskaintzen dugu, hau da, berregituratze, bat egite eta erosketa prozesuei buruzko lege aholkularitza, eta, era integralean eta koordinatuan, hainbat lege espezializazioren ezagutza ematen dugu, hala nola sozietatearena, kontratuarena, zerga eta lan arlokoa, funtsezkoak baitira eragiketa konplexu horiek behar bezala gauzatzeko. Ohiko eragiketak dira eta, horietarako, LKS Next Legalek diziplina anitzeko lantaldeak eratzen ditu, bezeroarekin koordinatuta.
LKS Next LEGALen modu dinamikoan ekiten diegu berregituratzeko, bat egiteko eta eskuratzeko prozesuei, eta bezeroarekin besoz beso egiten dugu lan, prozesuoi sozietatearen, zergen eta lanaren ikuspegietatik helduta
Arlo honetan, gure eskaintzak honako hauek biltzen ditu:
- Era guztietako enpresak eratzeko, eskuratzeko eta saltzeko eragiketak diseinatzea, planifikatzea, negoziatzea eta legez gauzatzea, hasierako elkarrizketetatik eta asmo akordioak sinatzetik eragiketa horiek benetan formalizatzeraino.
- Lege arloko eta Finantzetako Due Diligencea gauzatzea.
- Sozietateen berregituraketarako eragiketak mota guztietako sozietateetan, hala nola bat egiteak, zatiketak, eraldaketak eta sozietateen jarduera adarren ekarpenak.
- Enpresa taldeak berrantolatzeko prozesuak, eta desinbertsio prozesuak edo deskapitalizazio prozesuak.
Profesionalak
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.