Select Page

Datuen babesa

Datu pertsonalak tratatzen dituzten enpresek eta erakundeek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (DBLO) betetzeko eta hori hala dela egiaztatzeko baldintzetan egon behar dute.

Datuak babesteko araudia betetzeko, aholkularitza espezializatua behar da, eta LKS Next Legalen abokatu espezialistak eta Datuen Babesean esperientzia dutenak ditugu, gure bezeroen jardueraren beharretara behar bezala egokitzeko.

Bezeroei balioa ematen diegu datu pertsonalen gobernantzan

Gure eskaintzak honako zerbitzu profesional hauek eskaintzen ditu:

  • Datuak babesteko ordezkariaren zerbitzuak
  • Aholkularitza espezializatua
  • Arau esparrura (DBEO eta DBLO) egokitzea
  • Datuen Babesaren auditoria
  • Tratamenduen arriskuen analisia
  • Datuen babesaren gaineko inpaktuaren ebaluazioak eta aldez aurreko kontsulta
  • Segurtasun neurri egokiak zehaztea
  • Datuak babesteko ordezkari bat izendatzeko betebeharra aztertzea
  • Datu pertsonalen nazioarteko transferentziak egiteko aholkularitza
  • Araudia betetzen dela ziurtatzeko gainbegiratzea
  • Beharrezko lege dokumentazioa eta kontratu dokumentazioa lantzea: datuak babesteko politikak, tratamenduen legitimazio oinarrien analisia, tratamendu jardueren erregistroa, arau korporatibo lotesleak, tratamendu enkarguko kontratuak, beharrezko prozedurak eta protokoloak, erantzukizun proaktiboa egiaztatzeko dokumentazioa
  • Web orriak: lege oharrak, pribatutasun politikak eta cookie politikak berrikustea
  • Laguntza legala eta teknikoa, segurtasun arrakala izanez gero
  • Langileak prestatzea eta kontzientziatzea.

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

Lucía Arriola García

Abokatua

larriola.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri