Select Page

Erakunde zientifiko eta teknologikoak

Europako eta tokiko erakundeek azken urteotan bultzatu dituzten politikei esker, gero eta presentzia handiagoa duen sektore bat garatu da zientziaren eta teknologiaren arloan.

LKS Next Legalen, arlo horretan diharduten erakunde publiko zein pribatuen behar juridiko espezifikoak ezagutzen ditugu, eta mota horretako erakundeen aholkularitza juridikoan adituak diren abokatuen talde bat dugu.

Arlo zientifiko-teknikoan dugun esperientzian oinarrituta, zerbitzu juridikoa eskaintzen dugu eta i+g+b-ko erakundeen behar bereziei erantzuten diegu

​Gure eskaintzan gai hauei buruzko aholkularitza sartzen da:

  • Era guztietako kontratuak eta akordioak idaztea eta negoziatzea eta partzuergoetan parte hartzea, Europako programen esparruan. Erakunde elkartuei zein koordinatzaileei laguntzea.
  • Kontratuen bizi zikloaren kudeaketa (Contract Lifecycle Management)
  • Dirulaguntzak, laguntza eta itzulketa ekintzak.
  • I+G jarduera finantzatzeko aukerak.
  • Ikertzaileen (estatukoak zein atzerrikoak) lan kontrataziorako politikak, aintzat hartuta lan legeriaren eta Zientziaren Legearen esparruan aurreikusitako lan kontratuen modalitate espezifikoak, ikertzaileak atxikitzeko prozesuak eta kontratatzeko laguntza programak.
  • Kontratuak idaztea, itun bereziak, blindaje klausulak eta lehiarik ezari buruzko klausulak, suntsiarazpen baldintzak, eta dirulaguntza, programa, laguntza, hitzarmen eta abarrek langileak kontratatzeko eskatzen dituzten baldintzekin bat egitea.
  • Langileek ikerketaren arloan egiten dituzten nazioarteko joan-etorrietarako eta lan harremanik gabeko ikerketa proiektuen garapenari lotutako ikerketa egonaldiak arautzeko aholkularitza.

 

 

  • Spin Offak eta Start Upak konfiguratzea.

 

  • Teknologia berriak eta pribatutasuna kontratatzeko laguntza juridiko espezializatua (on premise lizentziak, SAAS, IOT, etab.).

 

  • Europako, Estatuko eta EAEko funtsen programak Consortium Agreement-ak idazteko eta kudeatzeko aholkularitza juridikoa. Europako HORIZON, H2020 eta beste programa batzuetako partzuergoko bazkideen jardueren koordinazioan parte hartzen da.

 

  • Aholkularitza, laguntza eta kudeaketa Berreskuratze eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoen partzuergoetan (PERTE).

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

Martin Recalde Llanos

Abokatua - LKS Next LEGALeko Zuzendaria

mrecalde.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Lur by LKS Next

Kontaktatu
+

Nola lagundu zaitzaket?

Idatzi iraunkortasunaren arloko zuzentarau berriari (CSRD) buruzko zalantzak, edo aukeratu galdera hauetako bat, eta hasi jakiten arau honek enpresentzat planteatzen dituen erronkei berme osoz nola aurre egin.

Zer enpresa tamainari aplikatzen zaio zuzentaraua eta noiz aurkeztu behar dituzte txostenak tamainaren arabera?
Zuzentarau berriak enpresentzat dakatzan aldaketa nagusiak zeintzuk dira?
Zer da materialtasun bikoitza?

Zerbait idatzi behar duzu bidali ahal izateko

Lurrek akatsak egin ditzake. Informazio garrantzitsua egiaztatu.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri