LEGAL
- LKS Next Legal
- Profesional legalak
- Zerbitzu espezializatuak
- Jardunbide-arloak
- Administrazioa
- Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
- Merkataritza-kontratazioa
- Sektore publikoko kontratazioa
- Kooperatiboa
- Energia
- Higiezinak
- Lana
- M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
- Auziak eta arbitrajea
- Jabego industriala eta intelektuala
- Sozietatea
- Zergak
- Hirigintza eta ingurumena
Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Fundazioak irabazi asmorik gabeko erakundetzat hartzen dira, fundatzaileen borondatez beren ondarea interes orokorreko helburuei modu iraunkorrean lotuta dituzten erakundetzat. Jatorrian, ongintza eta laguntza jarduerei lotuta agertu ziren batez ere, baina gaur egun, hainbat eremutara zabaldu dituzte beren jarduerak, hala nola hezkuntzara, ikerketara eta berrikuntza sozialera.
Urteetan metatutako esperientzia zabalaren ondorioz, LKS Next Legalen badakigu zein diren fundazioek, elkarteek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek dituzten ezaugarri bereziak, funtzionamendua eta beharrak. Hainbat espezializaziotako abokatuen talde bat dugu, asmorik gabeko erakundeei sarritan aholkularitza ematen diena.
Hauxe eskaintzen dugu arlo honetan:
- Fundazioak eratzeko prozesua.
- Fundazioen formalitate espezifikoak betetzea, hala nola Fundazioen Babesletzari eskatutako komunikazioak edo autokontratazio espedienteak.
- Patronatuetako idazkaritza eginkizunak.
- Zerga eta lan arloetako aholkularitza espezializatua, irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.
- Administrazio Zuzenbidean espezializatutako aholkularitza, fundazioen izaera publikoagatik eta kontratazio publiko eta pertsonaleko araudiak aplikatzeagatik.
Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.