LEGAL
- LKS Next Legal
- Profesional legalak
- Zerbitzu espezializatuak
- Jardunbide-arloak
- Administrazioa
- Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
- Merkataritza-kontratazioa
- Sektore publikoko kontratazioa
- Kooperatiboa
- Energia
- Higiezinak
- Lana
- M&A: Berregituratzeak, bat-egiteak eta eskurapenak
- Auziak eta arbitrajea
- Jabego industriala eta intelektuala
- Sozietatea
- Zergak
- Hirigintza eta ingurumena
Transferentzia-prezioak
LKS Next Legalek aholkularitza ematen du arlo horretako araudian ezarritako betebeharrak betetzera behartuta dauden enpresa eta erakundeen transferentzia prezioen politikaren faseetan. Alde batetik, transferentzia prezioen politika diseinatzean eta lotutako eragiketak eraginkortasun irizpideen arabera eta enpresa estrategiarekin bat etorriz balioestean, eta, bestetik, lotutako erakundeen arteko harreman ekonomikoen zerga ondorioetan.
Era berean, ezarritako transferentzia prezioen politika betetzeko, lotutako eragiketen alderagarritasun azterketa egiten dugu eta nahitaezko dokumentazioa idazten dugu. Eta defentsa fasean, zerga administrazioaren edo auzitegien aurrean ezarritako politika defendatzeko aholkuak ematen ditugu.
Hona hemen gure ohiko jarduketetako batzuk:
- Zergapekoa kide den taldearen transferentzia prezioen politika diseinatzea.
- Taldeko erakundeen transferentzia prezioen politika diseinatzea, atzerrian helbideratutakoak barne.
- Araudiak eskatzen duen dokumentazioa idaztea.
- Transferentzia prezioen politika aldian-aldian berrikustea eta eguneratzea.
- Aukeratutako balorazio metodoak defendatzea zerga administrazioaren edo auzitegien aurrean.
- Lotutako eragiketen barruko eta kanpoko alderagarritasunari buruzko azterlanak egitea.
Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.