SAT NEXT
Laguntza teknikoko zerbitzuen kudeaketa
Laguntza teknikoko zerbitzuen eskariak gora egin du azken hilabeteotan, bai enpresentzat bai kontsumitzaileentzat ere, eta negozio-aukera berriak eskaini ditu. Erantzun-denborak murriztea eta laguntza-teknikarien eraginkortasuna hobetzea funtsezko elementuak dira diru-sarrerak handitzeko eta bezeroak leialtzeko, lehia handiko ingurune batean.

Optimizatu zure laguntza teknikoko negozioaren errendimendua
IRTENBIDEA
Zure helburuak lortzen laguntzeko, zure esku jartzen dugu SAT Next irtenbidea, Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) esku-hartzeen bizi-zikloa digitalizatzen duena. Gure konponbideak jardueren plangintza, komunikazioa eta lankidetza modu eraginkorragoan egitea errazten die LTZko arduradunei eta teknikariei.

MODULUAK

SAT Next: teknikariak tablet edo smartphone batetik honako informazio hau eskura dezake:
- Lan-aginduak planifikatzea.
- Alarmak eta abisuak.
- Ordezko piezak eta osagaiak..
- Produktuaren eta instalazioaren informazio teknikoa.
- Teknikariak aurkitzea.
- Ibilbideak optimizatzea.
- Esku hartzeko parteak egitea.
- Lan-istripuen jakinarazpena.
Konexiorik ez duen lekuetan ere eskuragarri (offline lan-modua).